Aurten laugarren urtez, Goizuetako Txino Auzoko Jaien antolakuntzan aritu gara Gazte Asanbladako kideok herriari merezitako jaiak eskaintzeko. Eta urtero bezala, herriko hainbat eragileren laguntza jaso dugu. Hauen artean aipatzeko: Gestorak, Segi, Umore Ona Elkartea, Zubi-ondo eta Gordea tabernak, Udala eta nola ez, Ansatarrak (txozna jartzeko lekua uzteagatik) eta laguntza eskaini digute hainbat herritar. Hauei guztiei, gure eskerrik beroenak luzatzen dizkiegu. Bestalde, jai hauetan parte hartu duzuen herritar guztiak animatzen zaituztegu, dagoeneko urteroko ekintza bilkakatu den jai hauetan parte hartzera. Besterik gabe, datorren urtean ere elkar ikusiko gara Txino Auzoko Jaietan. Jaiak Herritik Herriarentzat.
Goizuetako Gazte Asanblada