Bi urtetako amets gaiztoaren ostean, Leitzako Aurrera Futbol Taldea mailaz igo da. Lehengo urtean ere, ozta-ozta ibili ziren. Baina Mendi taldea eta epailearen erabaki subjektibo batzuk tarteko, leitzarrek azken partidan 2-1 galdu zuten eta ezin izan zuten beren helburua gauzatzea lortu. Aurtengoan gauzak oso desberdinak izan dira. Taldeak konpromezu gehienei bikain erantzun die eta partida gutxi batzuk galdu dituzten arren, gehienetan 3 puntuak poltsikoratzeko aukera izan dute.