Maiatzaren 6an egin zen Santa Kruzeko erromeria. Eguraldia zela-eta, eta azken aldian Patxi abadea gaixorik egon delako, lau herritako zerbitzua egiteko arazoak egonen zirelakoan, erromeria egiteko zalantzak izan ziren, baina azkenean, egitea erabaki zen. Bertan, meza entzun ondotik, hamaiketakoa egin zuten herritarrek.