Goizuetako ASB ez da udal hauteskundeetan izanen

Esteban AROTZENA 2007ko maiatzaren 11

EAE-ANV eta Elkatasuna taldeak egonen dira aukeran

137 goizuetarren sinaduren sostengua eta babesa ez du nahikoa izan Abertzale Sozialisten Batasuneko zerrendak maiatzaren 27ko udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Madrilgo Gobernuak eta epaileek ez dute herritarren borondatea errespetatu oraingo honetan ere.

Gauzak horrela, bi kandidatura izanen dituzte aukeran goizuetarrek aipatutako hauteskundeetan: Miel Joxe Lekuona zerrendaburu dena, EAE-ANV, eta Jon Uitzirena, Elkartasuna. Ongi jakina den bezala, Lekuona alkate izana da lehen ere, 1991-1995eko legealdian, hain zuzen. Uitzi, berriz, zinegotzia da gaur egun.

Hausteskunde-mahaiak osatu behar dituztenen zerrendaren berri ere eman zuen Udalak orain dela egun batzuk. A mahaiaren presidentea Mª Itziar Eskudero izanen da, eta bokalak, berriz, Karlos Hernandez eta Manuel Aizkorbe. B mahaiari dagokionez, esan, presidentearen postua Mª Jaione Orbegozok beteko duela, eta bokalena, Arantxa Perurena eta Asier Lujanbiok. Beste 12 lagun daude ordezkoen zerrendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun