Goizuetan Haur Topagunea

Utzitako argazkiak 2007ko maiatzaren 11

Goizuetan apirilaren 21ean egin zen Haur Topagunea dela-eta, hainbeste zorion iritsi zaizkigu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi. Aipatu, ez dela Guraso Elkartearen meritua bakarra izan, gogoratu jasotako laguntza guztia: antolaketa, prestaketa, garbiketa...

Beraiekin banatzen ditugu jasotako goraipamenak. Mila esker denei. Azkenik, eskerrak eman festara inguratu ziren guztiei eta hurrengoan ere hain ongi atera dadila dena.

Goizuetako Guraso Elkartea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun