Apirilaren 15ean egin zen Leitzako XIX. herri lasterketa.

Gurutze PIKABEA 2007ko maiatzaren 2a

250 lasterkari atera ziren Leitzako Herri Krosan Iaz baino partehartze ttikiagoa izan zen, 250 lasterkari atera baitziren; 2006an 425 lagun. Aurtengoan, Antonio Etxeberria iruñarrak irabazi zuen gizonezkoetan. 1994an Andres Perezek egindako markatik minutu eta erdira gelditu zen. 31 minutu eta 19 segundu behar izan zituen 10 kilometroko zirkuituari buelta emateko. 16. postuan helmugaratu zen Iñigo Irazoki herritarra. Beteranoetan, lehen herritarra Aingeru Mindegia izan zen. 26 minutu eta 19 segundu behar izan zituen eta hamargarren helmugaratu zen. Jubeniletan lehen leitzarra, Beñat Zabaleta izan zen, hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Maitane Melerok irabazi zuen lasterketa, 18 minutu eta 30 segundutan akitu zituen lanak. Garbiñe Hernandorena izan zen lehenbiziko herritarra, seigarren gelditu zen, 22 minutu eta 37 segundoko denbora eginez. Beteranoetan, Miren Intxaurrondo izan zen lehenbiziko herritarra. Hamargarren. lekuan helmugaratu zen, 27 minutu eta 22 segunduko denbora eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun