Apirilaren 15ean jokatu zen Leitzako Herri Krosaren 29.edizioa. Aurtengoan Antonio Etxebarria iruindarrarentzat izan da garaipena. Berak eginiko denbora 31 minutu eta 19 segundukoa izan zen. Lehena helmugaratu zen herritarra, Iñigo Irazoki izan zen.
Aipatu, aurtengoan ere parte hartzaileek ezin izan zutela Andres Perezek orain urte batzuk ezarritako 29 minutu eta 49 segunduko marka hobetu.Heldu den urtean, Aurrera Kirol Elkarteak antolatzen duen kirol ekitaldi honek 30 urte beteko ditu.