Bazko Asteko oporraldia apobetxatuz, Leitzako Asketa abesbatzako gazteak Kataluniara joan ziren. Kantua eta euskara oinarri nagusitzat hartuaz, hiru egunetan bi kontzertu eskaini zituzten mediterraneoko lur preziatuetan.
Dena den, dena ez zen lana izan eta Asketakoek, aisiaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Horren adibide, Igualada eta Bartzelonako lurretan egin zituzten espedizioak.