Hasi dira Elutsederreko obrak

Juana Mari SAIZAR 2007ko maiatzaren 2a

Udalak jasoko duenarekin proiektua finantzatua gelditu da

Elutseder Industrialdea handitzeko obrak hasi dituzte, eta Sukia enpresa gipuzkoarra ari da horretan. Izan ere, enkantera atera ondotik bere eskaintza aukeratu zuen Udalak. Aurreikusi dutenez, lanak 20 hilabete barru bukatuko dira, eta atzerapenik balego, enpresaren gain joango dira.

Eraikiko diren 60.000 metro koadro berrietatik, Udala 20.000 ingururekin geldituko da. Aipatu, 20.000 horietatik 11.000 Sena enpresari saldu dizkiola (8.400 eraikigarriak), eta trukean 1.575.000 euro eskuratuko dituela. Gainontzeko lur eremua Sukia enpresarentzat izango da. Obrak guztira 7 milioi inguru euroko kostua izango du eta Udalak 560.240,963 euroko dirulaguntza jasoko du. Udalak guztira jasoko duenarekin egitasmoa erabat finantzatua geldituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun