Villa Paulina bota dute

Joseba URKIOLA 2007ko apirilaren 16a

Gregorio Sagastibeltzak orain 86 urte eraikitako Villa Paulina indusmakina batek bota zuen martxoaren 30ean.

Eraikinarekin, herriko historiaren zatitxo bat ere suntsitua izan dela esan daiteke. Orain egunetik egunera gehiago zipristintzen gaituen modernitatearen isla: Villa Paulinaren ordez 11 etxebizitza. Bestalde, zine aldeko bihurgunea zabaldu eta aparkaleku berria eraikiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun