Ipuin lehiaketa

Joseba URKIOLA 2007ko apirilaren 16a

Leitzako Kultur Taldeak, 16 urtetik gorako herritarrentzako ipuin lehiaketa antolatu du. Orain bizpahiru urte, gisa honetako ekitaldi bat antolatu eta jarraipenik izan ez bazuen ere, berriro ere jaio da. Lanak Maimur edo Astiz herriko liburudendetara eraman beharko dira, apirilaren 20a baino lehen.

Hilaren 28an, berriz, ekitaldi berezi bat eginen da, eta bertan jakinaraziko da lehiaketako irabazlearen izena. Aipatu, lehiaketan parte hartzen duten lan guztiak liburu batean bildu eta herriko udal liburutegira eramanen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun