Haur Kantu Jaialdia

Joseba URKIOLA 2007ko apirilaren 16a

Leitzako gazte batzuk present izan ziren Iruñeko Gaiarren egindako azken saioan, apirilaren 1ean. Bakarka, Nahia Barriola eta Garazi Erbiti. Taldeka, Andele, eskolako 6.mailako taldea. Azken saioko partehartzaile guztiek bezala, aipamen bereziak jaso zituzten: Nahiari «interpretazioan heldutasuna» nabarmendu zioten. Garaziri, «bakarlari gisa erakutsitako kalitatea». Andelek «koreografia egokia eta grazia plazaratzearen» aipamena jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun