Korrika Txikia

Joseba URKIOLA 2007ko apirilaren 16a

Aurtengoan, Leitzak ez du 15. Korrika herriko kaleetan igarotzen ikusi. Halere, honek ez du esan nahi herriak hartuemanik izan ez duenik. Adibiderik argiena, martxoak 29 arratsean eginiko Korrika Txikia.

Eguraldia lagun izan ez arren, herriko gazteak «ttipi-ttapa, ttipi-ttapa korrika» oihukatuz ibili ziren. Helbururik garrantzitsuena lortu zuten: euskararen alde korrika egitea. Dena den, leitzar ugarik Lekunberri, Irurtzun edota Iruñean hartu zuten parte AEKren Korrikan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun