Oraingo plan orokorrak aipatutako eremu horietan gabeziak zituela-eta erabaki zuen Udalak Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko enpresaren proposamena aztertzea. Patxi Saenz alkateak jakinarazi digunez, proiektua oraindik ez dago onartua, « udal arkitektoen txostena, hitzarmen urbanistikoa eta uholde plana itxi gabe daudelako». Gisa berean, herritarrekin bilera ireki bat egiteko asmoa ere badagoela esan digu, eta hasierako onespena legealdi honetan hartu nahi dela.