Eskolako umeek beste urrats bat eman zuten euskararen alde martxoaren 30ean egindako Korrikarekin. Hasiera batean, asmoa herri guztian egitea bazen ere, eguraldi txarra zela eta eskolako frontoian egin zuten. Apirilaren 4ean, berriz, oporrei hasiera ezin hobea eman asmoz, ikasleek prestatutako antzezlanak izan ziren. Arrakasta erabatekoa izan zen.