Herriko eta Leitza-Aresoko eskolen arteko topaketak ospatuko dira larunbat honetan

Esteban AROTZENA 2007ko apirilaren 16a

Gure eskualdeko hiru eskoletako haurrak eta gurasoak herrian elkartuko dira larunbat honetan, hilak 21, dagoeneko ohiko bihurtu diren topaketen zortzigarren edizioan.

11:30ean dute hitzordua goizuetarrek, aresoarrek, leitzarrek eta aranoarrek, ordu horretan hasiko baitira «Joko kooperatibo eta betikoak». Kalejira eginen dute ondoren herriko txistulariekin eta Leitza eta Aresoko dantzariekin, eta herrian barrena ibilitakoan, Xalto eskolako jangelan bazkalduko dute. Arratsaldean hainbat jarduera izanen dituzte Ganbaran. Txokolatadarekin eta plazako agurrarekin bukatuko dira zortzigarren topaketa hauek. Lau herrietako prebentzio programak eta hiru eskoletako guraso elkarteak dira jardunaldiaren antolatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun