Leitzako XXIX. Herri Krosa

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 23a

Aste Santuko oporraldia amaitzearekin batera, aurtengo Leitzako Herri Krosak argia ikusiko du: apirilaren 15ean. Aurrera Kirol Elkarteak antolatutako lasterketak, aurten 29 urte beteko ditu eta ikusteke egonen da, aspalditxotik Andres Perez lasterkari nafarrak ezarria daukan 29 minutu pasatxoko marka norbaitek hobetuko duen ala ez. Momentuz, herritar ugari hasiak dira prestatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun