Aralar Musika Eskolak antolaturiko aurtengo Satur Eleta lehiaketa azkenetan da. Txapelketako ibilbidea 81 partaideek hasi bazuten ere, martxoaren 31n Lekunberrin eginen den finalerako 30 partehartzaile geratzen dira. Finalista hauek erabaki-tzeko, aurretik hainbat kanporaketa jokatu dira. Horien artean, mar-txoaren 3an Leitzako Zinean egindakoa.
Lekunberrin parte hartuko duten finalisten artean, leitzar ugari bilduko da. Lehiaketak lau kategoriaditu eta modalitate guztietan, leitzarren bat beti izanen da present.