Ekitaldi ugari Emakumeen Egunaren harira

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 23a

Aurten Emakumeen Nazioarteko Egunak gauza asko ekarri zituen leitzaldera, martxoaren 7 eta 8an ekitaldi eta jarduera ugari antolatu baitziren herrian.

Martxoaren 7an, Miren Aranguren Euskal Herriko Bilgune Feministako ordezkariak hartu zuen hitza. «Emakumeok gure eskubideak borrokatuz» lemapean, egun Euskal Herrian emakumeek bizi dutena eta emakumeen inguruan agintariak sal-tzen ahalegintzen direna plazaratzen ahalegindu zen. Honekin batera, Leitzako Bilgune Feministaren aurkezpena egin zen eta xumeki bada ere, argi u-tzi zuten Leitza oinarri-tzat harturik zein den beren ikuspuntua.

Hurrengo goizean Bilgune Feminista sortu berriaren gidaritzapean, Amazabal Institutuan Hezkidetza tailerrak egin zituzten.

Arratsaldean, herriko hainbat emakumek beren eskubideak aldarrikatze aldera, kontzentrazioa egin zuten. Egunari behar bezalako amaiera emateko, eguneko protagonistak Aurrera Kirol Elkartearen egoitzan bildu ziren eta bertsoak lagun, afariaz gozatzeko parada eduki zuten.

Ekitaldi hauekin, herriko emakumeek argi utzi nahi izan zuten, ofizialki nazioarteko eguna martxoaren 8a den arren, egun batekin ez dela nahikoa eta urteko egun guztietan ahalegindu behar dela ia ametsa den berdinatasunaren alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun