Teknologia berriekin hartuemanean jartzeko ikastaroak antolatu dira

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 23a

Cederna-Garalur elkartearen ardurapean, apirilaren 16tik 27ra izanen dira Amazabal institutuan

Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntza eta Cederna-Garalur elkartearen kudeaketari esker, teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu dira. Nahiz eta ikastaroek funtsean oinarri berbera eduki, antolatzaileek bi zatitan banatzea erabaki dute. Honela, ikastaroaren zati bat emakumezkoei zuzendua egonen da eta bestea hirugarren adineko herritarrentzako.

Jardunaldien helburua da gaur egun hainbesteko garrantzia duten teknologia berriekin hartuemanean jartzea eta askorentzat hain arrotz den kontua apur bat hurbilagoa egitea.

Apirilaren 16tik 27 bitarte Leitzako Amazabal Institutuan eginen dira. Parte-hartzaileek guztira 20 ordu sartu beharko dituzte. Aipatu, doan izango dela eta ordutegia jada finkatua dagoela. Hirugarren adinekoak 16:00etatik 18:00ak arte eta emakumezkoak, 18:00etatik 20:00etara. Aurretik izena eman beharko da, 948567016 telefono an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun