Elurra kentzeko pala berria, azken elurteei aurre egiteko

Juan Carlos MORTALENA 2007ko martxoaren 23a

Herriko eta baserriko errepideak garbitzen ibili da

Berriro beste elurte bat. Baina oraingoan Udala prestaturik harrapatu du: elurra ken-tzeko pala erosi berria. Horrekin kaleak garbitzen ditu eta baserri gehienetara ere ailegatzen da. Herritik kruzera ere egin du ibilbidea. Orain arte gobernuaren elurra kentzeko makinak etortzen ziren herriraino, baina bigarren mailako errepidea izanik nahiko berandu ibiltzen ziren.

Honekin batera, zola berritzeko lanak bertan behera utzi dira. Halere, aipatzekoa da nahiko azkar ari zirela adokina jartzen eta itxura ona hartzen ari dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun