Herritar talde batek egindako Goizuetaren egoerari buruzko txostenaren aurkezpenak ikusmin haundia sortu zuen. Martxoaren 10ean egindako ekitaldiak 60 lagunetik goiti elkartu zituen Ganbaran, eta interes handiz hartu zituzten diagnosia eta egileen ustetan arazoei eman litezkeen irtenbideak.
Azken 30 urtean biztanlegoa erdira jeitsi izana da herritarrak gehien kezkatzen dituen datua. Honi aurre egin ahal izateko, ezinbestekotzat jo zuten guztiek instituzio ezberdinen parte-har-tze zuzena. Maitzeko udal hauteskundeetarako ezker abertzalearen zerrendaren babeserako argazkiarekin bukatu zen ekitaldia.