Hurrengo neguak hobeki prestatua harrapatuko du herria

Esteban AROTZENA 2007ko martxoaren 23a

Elurrak kentzeko kutxilla eta gatz zabalgailua erosiko ditu Udalak

Lerro hauek idazteko egunean udaberrian sartuta gaude, baina herria erabat zurituta zegoen elur eta kazkabar erasoen ondorioz. Ilbeltzean ere elurte haundia egin zuen arazo larriak sortuz errepide eta baserrietako bideetan. Hormateei eta elurteei aurre egiteko herrian bertan nolabaiteko azpiegitura eduki-tzearen beharraz jabe-tzera eraman du honek Udala, ondorioz, elurra kentzeko kutxila eta gatz zabalgailua erosteko erabakia hartu du.

30.000 euroren bueltan balio dute aipatutako bi tresna horiek, baina Iruñeko Babes-Zibileko Departamentuarekin lortzear dagoen akordioa Udalak nahiko lukeen bezalakoa baldin bada, herriak ez du euro bat ere ordaindu beharko.Suhiltzaileen parkeko ibilgailuren batek erabiliko lituzke tresnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun