Egin Kantu! saioak arrakasta handia izan du

Joseba URKIOLA 2007ko mar. 13a, 11:32

Argazkia: Jon MUTUBERRIA TTIPI TTAPA

Jende ugari bildu zen, Egin Kantu! Euskal Telebistako saioa ikustera. 17:00etan hasi eta 21:00ak arte iraun zuen grabaketak eta Nerea Aliasen gidaritzapean, herriko gazte ugarik jardun zuen oholtza gainean. Herritarrez gain aipatu; Areso, Berastegi, Lekunberri… bezalako inguruetako herrietatik etorritako partaideak ere protagonista izan zirela. Ostiraleko finalerako lau pertsona sailkatu ziren. Hauetatik bi leitzarrak eta besteak Areso eta Lekunberrikoak. Azkenean, lau orduko nekea eta zoramenaren ostean, garaile suertatu zena Beñat Urkiola leitzarra izan zen –argazkian–. Saioa ikusi nahi duenarentzat aipatu, aste honetan ari direla emititzen eta etxeko txikiak ikusteko aukeraz gain, herriko pertsona askoren kantu eta kontuak ere ikusi ahal izango direla. Grabaketa baino egun batzuk lehenago, Nerea Alias eta bere lagunak, herriko kaleetan ibili baitziren herritarrek kanturako dauzkaten dohainak berenganatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun