Zuhaitz Zaharren Lagunak izeneko elkarteak, zuhaitz zaharren inguruko erakusketa berezi bat antolatu du

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 13a

Lei-tzako udaletxeko barrunbeetan. «Zuhaitz Zaharrak» izendapenarekin bataiatua izan den erakusketa honetan, 50x70 eko neurriak dauzkaten 14 koloretako argazki daude ikusgai. Irudi hauek denak, Zuhaitz Zaharren I. Lehiaketan garaile suertatutako argazkiak dira eta berauen sortzaileak, Euskal Herriko eta espainiar estatuko txoko ugaritako norbanakoak dira. Erakusketa otsailaren 19an hasi zen eta martxoaren 16a bitarte iraungo du. Norbaitek xehetasun gehiago jakin nahi izango balu elkargoak www.arbolesviejos.com izeneko web orrialdea ere sarean eskuragarri dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun