Aurrerako pilotariak Berria sariketako 3. kanporaketan

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 13a

Aurrera Kirol Elkarteko pilotariak, Berria Txapelketan aurrera darraite. Aurreko asteetan bi kanporaketa nahikoa korapilatsu gainditu ondotik, hurrengoa hirugarrena izango dute. Norgehiagokak martxoaren 16an gauzatuko dira. Aurkaria, Amezketako Zazpitturri taldea izango da eta lekua zehazteke badago ere, arduradunek Altzan jokatzeko aukera handiak daudela iragarri dute.

Horretaz gain, Nafarroako pilotari ugari bil-tzen dituen Nafar Jokoak izeneko txapelketak ere hasia da eta larunbatero-larunbatero herriko gazte ugarik parte hartzen dute bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun