Jose Sagastibeltzari omenaldia

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 13a

Martxoaren 3an, Jose Sagastibeltza Villabona udaletxeko langile ohia omendua izan zen. Leitzako udaletxean 27 urte luzez jardun duen herritarra omentze aldera, Udalak jaialdi xume bezain dotorea antolatu zuen.

Goiz partean eguna behar bezala hasteko, txistulariek herriko bazter ugari umore eta doinu herrikoiez zipriztindu zituzten. Ondoren hamabietako kanpaikadekin batera, Aurrera Dantza Taldeko dantzariek omenduari aurreskua dantzatu zioten eta jarraian etorriko ziren protagonistei bidea eman zieten: herriko herri-kirolariak. Hauek arduratu ziren ekitaldiari gatza eta piperra emateaz.

Azkenik, Bertso Eskolakoek pare bat ber-tso abestu eta opariak eskaintzeko unea iritsi zen. Aipatu omenaldiko ekitaldia bukatzear zenean, Josek berak ere hitz batzuk egin zituela eta oso eskertua agertu zela herritarren aurrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun