Migel Mari Elosegi Caf-Elhuyar sariketako garaile

Joseba URKIOLA 2007ko martxoaren 19a

Saritutako lana Ubideetako heriotza. Energia berdearen ondorio beltza da

Elhuyar Fundazioak banatu ditu zientzia dibulgazioko XIII. CAF-Elhuyar sariak. Aurtengoan gainera, Migel Mari Elosegi «Luze» herritarrak eskuratu du lehen saria. Garaileak sariketa ezagun honetarako egituratutako lanaren izendapena, “Ubideetako heriotza. Energia berdearen ondorio beltza” izan da. Bertan Migel Marik, zentral elektrikoetara ura eramaten duten ubideetan itota hiltzen diren animaliak ikertu ditu. Arazo hau ekidite aldera gainera, balizkoak izan daitezkeen irtenbide batzuk ere proposatu ditu.

Aipatutako lan honen xehetasunen berri izateko, bi hilabetero kaleratzen den Elhuyar aldizkarian aurki argitaratua izanen da. Bestela, www.elhuyar.org web orrialdean ere eskuragarri izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun