Guraso Elkarteari dirulaguntzak eman dizkio Udalak

Esteban AROTZENA 2007ko martxoaren 13a

2.045 eurorekin subentzionatu ditu Udalak Guraso Elkartearen iazko aktibitateak. Horretan aspalditik heldu den ohiturari jarraitu dio korporazioak aurreko urteetako portzentaje berdinak aplikatuz gurasoak antolatutako ekintza ezberdinei. %50eko dirulaguntza eman diote guztira 580 euro kosta zen erregeen kabalgatari, bestei (725 euro guztira), haur-olinpiadei (235 euro) eta olentzeroari (150 euro). Amabirjinetako puzgarrien heren bat (1.800 euro) subentzionatu du herriak, eta igeriketako ikastaroko autobusaren (1.891 euro) %30.

Bestalde, Mozorroen Taldeak aurkeztutako 3.540 euroko aurrekontuaren heren bat aterako da Herriko Etxeko kutxatik, 1.174 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun