Udalak kontuan hartu zuen hainbat gaztek luzatutako euskararen normalizazioari buruzko idazkia

Esteban AROTZENA 2007ko mar. 13a, 11:25

Gazteek kartel elebidunen erabilera salatzen dute eta horren adibide da irudian ageri den suhiltzaileen egoitza berria. Esteban AROTZENA

Azken hilabeteetan herrian paratutako hiru karteletan euskarari emandako tratamendua salatuz hainbat gaztek idazkia sartu zuten Herriko Etxean. Udalak, eskaera kontuan hartu eta «egoki deritzon neurriak hartzea»erabaki zuen ahobatez.

«Goizuetako gazteak»en idazkiak dio, gure herria euskalduna izanik kartel eta seinaleetan «hizkuntza arrotz bat» erabiltzea ez dela egokia ikusten, eta suhiltzaileen egoitza berriko eta medikuaren kontsultako kartel elebidunak euskara hutsean izatea eskatzen da. Pilotaplaza berritutako markagailua dena oraindik okerragoa omen da, euskararik ez baita agertzen bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun