Dagoeneko hiru jardunaldi pasatu dira, eta hondar saioa heldu den asteburuan izanen da Igantziko frontoian. Joan den igandean Berroetan egin zen hirugarren saioa, eta emai-tzarik ez badugu ere (alea inprimaketa prozesuan baitzegoen) hasierako bi kanporaketetan nahiko gibelean ibili dira bi taldeak. Kadete eta haur mailako konbienatuetan parte har-tzen ari dira herriko gaztetxoak, tartean Doneztebeko hiru lagun kadeteen taldera batu badira ere. Herri Kirol Federaziotik parte hartzen ari diren lagunen izenak jakinarazi dizkigutenez, aipatuko ditugu. Haur mailan: Maitane Alzuri, Itxaro Etxague, Amaia Lukanbio, Markel Jorajuria, Lidia Indakoetxea, Silvia Telletxea, Ibai Etxeberria, Gurutze Iparragirre eta Jobana Jimenez dira. Kadeteen mailan, Ana Isabel Telletxea, Maider Mitxelena, Jon Jorajuria, Julen Oteiza, Maitane Larre-txea, Itziar Mitxelena, Ander Almandoz, Unai Iparragirre, Javier Gago eta Jon Jubera.