Atakabeltz Gaztetxea ekitaldiz betea

Joseba eta Nerea 2007ko ots. 27a, 09:31

Leitzako Atakabeltz Gaztetxeko gazteek, ekitaldi ugari antolatu dituzte martxorako. Hasteko aipatu, udazkenaz geroztik ostegunero zine emanaldiekin segitzen dutela, eta martxorako ere, jada erabakia dutela zein film eskaini. Ikusgai egonen diren filmen artean, «Aupa Etxebeste» martxoaren 1ean eta «El Resplandor» martxoaren 22an dira aipagarriak.

Osteguneroko zine emanaldiaz gain, Emakumeen Eguna eta martxoaren 9a ere, Atakabeltzeko gazteentzako egun garrantzitsuak dira. Martxoaren 8an Emakumeen Eguna dela-eta, zerbait berezia antolatu nahi dute. Hurrengo egunean, berriz, Iñigo Irazokik arratsaldeko zortzietatik aurrera, «Etxe alternatiboak» izenburuarekin gai horren inguruko hitzaldia eskainiko du gaztetxera gerturatzen den ororentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun