Aurrera Futbol Taldeko neskak

Joseba URKIOLA 2007ko otsailaren 27a

Joseba URKIOLA

Gehienetan Aurrera Futbol Taldeko mutilez mintzatu ohi bagara ere, Lei-tzako talde txuri-gorriak nesken talde bat ere izan badaukala esan behar da. Bertan 17-25 urte bitarteko herriko neskek hartzen dute parte eta Iñaki Zabalo aritzen da entrenatzaile lanetan. Areto Futbolean oinarritutako abentura berri hau, joan den urteko urrian hasi zuten eta taldean parte hartzen duten gazteek aurretiazko esperientzia izan baduten arren, lehenengo aldia da guztiek elkarrekin jokatzen dutela. Sailkapen nagusiari erreparatzen badiogu, erdialdean daude. Hala eta guztiz ere, partaideek argi adierazi bezala, emaitza «gutxienekoa» da eta beraiei egiaz axola zaiena, areto futbola aitzakiatzat hartuz une eder bat igarotzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun