Aurreko edizioan irakurri ahal izan zenuten moduan, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa otsailaren 24an hasi zen. Lehengo urtean gertatu bezala, aurtengoan ere Leitzak bi ordezkari izanen ditu txapelketako tranpaldo gainean. Ordezkari horiek, Diego Riaño eta Migel Mari Elosegi «Luze» dira. Diegok Goizuetako udaletxean egin den bigarren jardunaldian hartu du parte eta Migel Mari Elosegi «Luze», berriz, martxoaren 10ean Berriozarko Musika Eskolan izanen da.
Aipatu aurtengo txapelketa egokiro prestatze aldera, Leitzako bi ordezkariak Unai Elizasu eta Arkaitz Goikoetxea gai-jartzaile eta bertsolari ezagunarekin batera, bertso saio bat egin zutela pasa berri den otsailaren 23ko arratsean.