Otsailaren 10ean larunbatarekin ospatu ziren inauteriak herrian, eta lagun giro onean joan ziren.
Aurtengoan ere aurreratu egin dira betiko edo aspaldiko urteetan egin den bezalaxe, astebete eta egun batez, hain zuzen.
Aurreratzearena ez da berria, urte askotan ezagutu dugu herritarrok. Baina beti igandearekin ospatu izan dira, joan zen urtean izan ezik, orduan egin bai-tzen inauterien egun aldaketa hau lehenengo aldiz.
Orduko emaitza ona ikusita, aurten ere errepikatu egin da. Izan ere festa askoz lasaitasun handiagoarekin hartzen du jendeak larunbatarekin, hurrengo eguna jai eguna izanik, luzatu nahi duenarentzat ere aukera ezin hobea izaten baita.