Iñoteak

Esteban AROTZENA 2007ko otsailaren 27a

Talde ederra osatu dute aurten ere mozorroek. TTIPI TTAPA

Aurtengo karnabalen balantzeak posit-boa izan behar du nahita nahiez. Egun hauetako egitazko protagonisten taldea, mozorroena, urtetik urtera handitzen ari da kantitatean eta kalitatean; baserritarrekin orain dela urte batzuk sortutako gatazkatxoa gainditu dela dirudi; astearte ilunabarreko karrozen eta gainerako mozorroen festa finkatuta dago.

Esan behar da, euriak dizdira pixko bat kendu ziola zagidantzari, baina hala ere, ez zuen festa hondatzea lortu. Bitxikeria izan da, bestalde, mozorroen taldeko 55 lagunen artean ama-semeak aurkitzea. Rosa Mari Olaizolak 26. urtea bete du mozorroetako trikitilari bezala, eta naturaren legeak barkatzen ez duenez, 16 urteko Xumar semearekin topo egin du aurtengoan taldean. Erretiroan pentsatzera eraman omen du Rosa Mari zirkunstantzia honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun