Larunbat honetan, hilak 3, Nafarroako Ber-tsolarien Txapelketako finalerdietako saioa izanen da herrian, ganbaran, eta arratsaldeko 6etatik aurrera.
Julen Zelaieta, Juan Joxe Zubieta «Etxabe», Diego Riaño, Iñigo Ibarra, Jon Elizetxe eta Iñaki Aleman bertsolariak arituko dira lanean. Beste seikote batek, berriz, joan den larunbatean kantatu zuen Etxarrin, eta hilaren 10ean eginen den Berriozarreko saioak emanen die bukaera finalerdiei. Finala, berriz, Elizondoko Lur dantzalekuan izanen da datorren martxoaren 24an.