Eguberrietako festa giroa utzi eta urte berrian murgildu gara

Juan Carlos MORTALENA 2007ko otsailaren 22a

TTIPI TTAPA

Mikel Olazabal azpitxapeldun izan da DV txapelketan

Festa giroa utzi eta murgildu gara 2005 eko urtearen hasieran eta fresko fresko, elurra ikusi baitugu urtea bukatu baino lehen eta eguberriari bere puntua jarri zion.

Begirada emango diogu azkeneko 3 asteei eta eguberriko hainbat ekitaldi dira aipagarri. Hori dena posible izan da jende mordoxkak lan egin duelako, eta herriko giroa alaitzen saiatu direlako, eta eskertzekoa da. Jaiotza herriko plazan, olentzero danbolina eta guzti autobuseko paradan, aisialdian umeak jokuetan eta euskaraz, begiraleek zuzenduta, antzerkia elizan herriko gaztetxoekin, elizkizun ederrak, kantak eta jaiotzak, olentzeroren ongi etorria, 24an arratsaldean Durangora irteera Eguberritako parkera, katekesiko ume eta gazteak gaixoak bisitatzera… hitz batean bizitzak segitzen duela eta aldamenera pixkabat begiratuz gero, herri pribilegiatu batean bizi garela kontura gaitezke.

Urte berri honeri eskerrak eman eta denon artean hobetu dezagun elkarbizitza eta gozatu dugunarekin, gurea baita herria eta guk denok egiten dugu gure geroa.

Mikel Olazabal

Mikel Olazabal herriko pelotaria DV torneoan azpitxapeldun, eta Nafarroako beste torneoan ere finalera ailegatu da, Betelu bikote kidearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun