Ilbeltzaren 22tik 25era ospatuko dira ihoteak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Ailegatu da atsoguratuen festa! Asteartean eskolako ikasle eta irakasleek kalejira eginen dute. TTIPI TTAPA

Larunbatean bertso-afaria eginen da sagardotegian herriko bertsolari gazteekin

Ilbeltzaren 22tik 25era ihoteaz gozatzeko aukera izanen dugu herrian, honako egitarau zabal honekin: Ilbeltzak 22an, larunbata,16:00etan herriko eskea txistulari eta trikitilariekin. 21:30etan bertso-afaria sagardotegian, herriko bertsolariekin. Gauez, Gazte Asanbladak antolatutako kontzertua izanen da Karrapen, hau idazterakoan zehaztu gabe zeuden taldeekin.

Ilbeltzaren 23an, igandea, 12:00etan karrozak herrian zehar, Inkansables txarangak lagundurik. 15:30etan Herri Bazkaria. Bazkalondoan Incansables txaranga arituko da. Egun osoan tren txu-txua ibiliko da kalez kale. 19:30etatik 21:30etara eta 23:00etatik 2:00etara Gaubela taldearekin dantzaldia. Ilbeltzaren 24an, astelehena, 9:00etan Arkiskil, Sakulu, Erreka eta Gorriztaran baserritako eskea, musikariekin. 15:00etan Kultur Taldeak antolatuta jokuak eta ekitaldi ezberdinak izanen dira. 21:00ak aldera baserrietatik buelta. 19:30etatik 21:00etara eta 23:30etatik 2:00etara Gaubela taldearekin dantzaldia izanen da. Ilbeltzaren 25ean, asteartea, 9:30etan Erasote auzoko eskea eginen da. 12:00etan Eskolan Inkansables txaranga arituko da. 14:30etan Aurreran bazkarie eta Erasotetik bueltan etorritakoak beranduago bazkalduko dute. 15:00etan Eskolako ikasle eta irakasleen kalejira Incansablesekin.

Denak atsoguratuak aterako dira.Ondoren Txokolatada eta gero buruhandiak. Gauean dantzaldia eta ihoteen bukaera Gaubela taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun