Abenduaren 24an Olentzarorekin ibili ziren etxez-etxe herriko 15 gazte kantu kantari. Herrian harrera ona izan zuten eta jaso zuten diruaren zati handi bat, 555 euro, Goizuetako Iñaki Yandenekoari bidali diote, abuztuan izandako ezbeharra dela eta laguntza txiki hau. Azkeneko bost urtetan bezala Maria Jesus Zugarramurdik jarritako saskia zozketatu ondoren Gorozkenekoek jaso zuten. Gazteek eskerrak eman nahi dizkiote herritar guztiei eta batez ere Perutxoko Maria Jesusi berak prestatzen baitie bazkaria.