Euskaraz lardaskatzeko manerak eskaini ziren San Roke elkartean

Juana Mari SAIZAR 2007ko otsailaren 22a

Kike Amonarritz eta Asisko Urmenetari hitzaurrea luzatu zitzaien eta beste egun baterako utzi zuten San Roke elkartean eman beharreko hitzaldia. TTIPI TTAPA

Abenduaren 17an, ostiralarekin Kike Amonarritz eta Asisko Urmenetak eskainita “Euskaraz lardaskatzeko manerak” ikusi, entzun eta parte hartzeko aukera izan zuten bertan bildu ziren herritarrek. Euskara urrearen pare jarri eta ibili zuten haruntza eta honuntza munduan zehar ederki lardaskatuz hitzaurrea. Bertan izan zirenak ikasi zuten zer esan ligatzeko baita beste herri batzutan erabiltzen diren taktikak eta hitz goxoak. Azkenean bi ordu pasa ondorean konturatu ziren beranduegi zela hitzaldiarekin hasteko eta beste egun baterako utzi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun