Landa Behekoa parajean, Arakindegi aurrean, 12 etxebizitza berri egin behar ditu Arremia Etxegintzak, guztiak prezio librekoak. Urte hasieratik zola botatzen aritu dira eta orubeak finkatu ondoren eraikuntzari ekin diote dagoeneko. Eraikuntzak, hiru solairu izanen ditu eta teilatupea. Solairu bakoitzean launa etxebizitza izanen ditu etxeak. Teilatupea, hirugarren solairuko etxebizitzentzat, bizilekua handiagotzeko erabiltzen ahal da. Baxuetan, berriz, komertziorako baliatu daitezkeen lokalak eginen dira eta guziaren azpian, lurpeko garajeak.