Iaz 6.000 litro olio baino gehiago bildu ziren Leitzan, 1.600 lagunen eta herriko jatetxeen artean. Ecogras enpresaren datuen arabera 4.000 litro inguru bildu dituzte herriko jatetxe, ikastetxe edo elkartetan. Herritarrei dagokienez 2.195 litro olio jaso dira zerbitzuan eta 1.608 lagun hurbildu dira furgoneta biltzailera.