Bolumen handiko zaborrak biltzeko hilabetean bi egun egokitu direla eman du jakitera Udalak bando baten bidez. Horrela, hilabeteko bigarren eta laugarren asteazkenetan jasoko dituzte bolumen handiko zaborrak, aldez aurretik Infolocaleko012 telefono zenbakira deituta. Hor, norberaren datuak utzi behar dira eta nolako trastea jasotzea nahi den adierazi.