Ilbeltzak eman dizkigun egun eguzkitsuak, obrak egiteko aprobetxatu dituzte hainbat etxebizitzetan. Lau grua ikusi ahal izan ditugu herrian. Esan beharra dago herria edertzen ari dela egunetik egunera. Etxebizitza beharrei buruzko galdekizuna prestatu du udalak eta horren arabera izango da udalerriaren hirigintza plana. Etxe guztietara banatu da eta erantzuteko epea otsailaren bukaeran bukatuko da.