Udal zerga eta tasak

Esteban AROTZENA 2007ko otsailaren 22a

2005. urtean indarrean egonen diren hainbat zerga eta tasen igoerak onartu zituen udalbatzak abenduko osoko bilkuran. Urbana delakoaren tipoa 0,26tik 0,30era igo da. Obretakoa berriz, aurrekontuaren %3a kobratuko da lehen %2,5 egiten zen bezala. Ura, beste aldetik, 18,93 eurotik 25 eurora igo da, eta zaborra, 24,84tik 30era. Azkeneko bi tasa hauek etxebizitza arruntei dagozkien kopuruak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun