Joan den denboraldian Preferente kategoria galdu ondotik, zalantzaz betea hasi zuen denboraldia Erregionaleko lehen mailan Aurrerako futbol talde nagusiak. Pixkanaka sendotzen joan da, ordea, eta hau idazterakoan kategoriako liderra da, lehen postuan dago. Honela sehituz gero, berriz ere mailaz igotzeko aukera izan dezakete leitzarrek.