Hogei urte baino gehiago dituzte etxeak zaharberritzeko, edertzeko eta hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du Udalak. Zehazki, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren %100 ordainduko da, teilatuan, kanaloian edo hegalean obrak egiten direnean, baita etxearen aurrealdea margotu edo moldatzen denean eta leihoak, kontraleihoak eta balkoiak moldatzen direnean ere. Modu berean, zerga hau oso-osorik subentzionatuko da hogei urte baino gehiagoko etxeetan igogailua jartzen denean eta ezindu fisikoren bat bizi den etxeetan sarbidea hobetuko duen lanak egiten direnean. Gutxienez 5 urteko kontratuarekin errentan jartzen diren etxe hutsei ere %10 lagunduko zaie.