Ateka Beltzan Gizarte Zentrua egin nahi du hiru herritarretik batek

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Hirurehun etxetara deitu da inkesta egiteko

Ateka Beltzan gizarte zentrua egitea nahi dute herritar gehienek 012-infolocal zerbitzuak Udalarentzat egindako inkestaren emaitzen arabera. Urtarrilaren 28an egin zen batzarrean eman zituzten jakitera datu hauek eta emaitzen txostena herriko eragile politiko guztiei eta komunikabideei helarazi diete.

"Ateka beltza etxea zertarako erabili beharko litzatekeen" galdera egin eta jasotako erantzunen %36,65ak, gizarte zentroaren aukera egin zuela ageri da txostenean. Segidan, eguneko zentroaren aldeko jarrera azaldu dute inkestatutako %27 95ak; kultur etxea % 14,29ak aukeratu dute; eta gazte gunea % 11,80ak; Hauek ziren erantzuteko ematen ziren lau aukerak, baina bestelako erantzunak ere jaso dituzte, ordea, musika eskola, osasun etxea, etxebizitzak egitearen aldekoak, besteak beste.

Inkesta egiterakoan erabili zuten prozedurari dagokionez, 300 telefono dei egin omen zituzten, iazko urria eta azaroan, adin tarte guzietako herritarrei. Deia hartzen ez zutenetan beste bi saiakera egiten ziren. Halere, 97 dei hartu gabe gelditu zirela argitzen da txostenean. Telefonoa hartu zuten kasuetan, inkestaren nondik norakoak azaldu ondoren, galdera honi erantzunik eman nahi izan ez ziotenak 42 lagun izan omen ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun