Eskatutako obra guziak sartu dira Hirurteko Planean

Juana Mari SAIZAR 2007ko otsailaren 22a

Udalak duen hirigintza planaren barnean eta inkesta kontutan hartuz, 2004-2007ko hiru urteko planaren barnean jendeak eskatu dituen obra guztiak sartu dira. Esan behar da beste eskariak ere egon direla baina ezinezkoa dela hemen sartzea, adibidez, frontoia, Gereñonea, Pedronea, Santurua, Txuinea, Belaku, eta Felipe-bordako pistak berritzea eta herri barnean argi berriak, saneamentua eta ura berritzea. Honen aurrekontua 833.000 eurokoa izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun